Armentia

San Prudentzio Arabako Patroi Basilika Erromanikoa

Armentiaren historia, bere gotzaindegia eta basilika.

Arabako Lautadan estrategikoki kokatua, Gasteizko erdigunetik 3 km-ra, Armentia erromatar galtzada garrantzitsuaren igarobidean zegoen, Antonino Iter XXXIV, Astorga eta Bordele lotzen ziutena. Aztarna arkeologikoak dira horren lekuko.

Iter XXXIV
Iter XXXIV.

Antzinako dokumentuek eta tradizio errotuak bertan kokatzen dute, musulmanen inbasioaren aurreko garaian, Prudentzioren jaiotza, Sorian anakoreta, Tarazonako apezpikua, El Burgo de Osamako bakegilea, eskualdean santu bezala gurtua.

IX. eta XI. mendeen artean, Araban Gotzaingo bat eta hamaika gotzainen zerrenda bat zeuden, Armentia ere egoitza gisa aipatuz, baina 1088an, protestak gorabehera, Calahorrako elizbarrutiak bereganatu zuen. Kolegiata izatera pasa zen.

Kolegiata izatera pasa zen, Arabako arkitaniarrak gobernatzen zuena., 1498ra arte, non Kolegiatako kalonjeak Gasteizko Santa Mariara joan ziren, eta Armentia parrokia soil gisa geratu zen.

Patroiaren etxea.

Habanako gotzain batek, Juan José Díaz de Espadak, dirua bidali zuen Olagibel arkitektoak Armentian eraiki zezan 1806an, tradizioak 1200 urte lehenago San Prudentzio jaio zela zioen etxea.

Elizaren egitura erromanikoa XII. mendekoa da, Don Rodrigo de Cascante gotzainak bultzatua (1146-1190), Bildotsaren tinpanoan haren egile izendatua, eta 1181ean Gasteizko foruaren Episcopus Armentensis bezala sinatu zuena. Basilika San Andres Apostoluari eskainia zegoen jatorriz, eta San Prudentzio izena jarri zioten 1970ean.

Gasteizko Forua. Rodrigo de Cascante jaunaren aipamena.

Basilika San Andres Apostoluari eskainia zegoen jatorriz, eta San Prudentzio izena jarri zioten 1970ean.

XVIII. mendeko berrikuntzak. Balio artistikoa

Eraikinaren kanpo eta barne-itxuraren zati handi bat 1776an hasitako birgaitze-obretan eraldatu zen. Bloke kubiko baten diseinu trinkoa bilatzen zuten, absidea eta dorreak izan ezik, haren sendotasuna eta mantentze erraza zainduz.

Klaustroa eta hari erantsitako gela asko kendu zituzten iparraldeko eta mendebaldeko alboetan. Absidearen alboetan sakristiarako bi esparru zeuden. Habearte nagusiaren hiru atalak, ertzez estalia, berreraiki zituzten, eta zinborioaren goiko aldea moztu zuten; han, oraindik, estalkiaren gainean, lau dorre zilindriko ikus daitezke Nafarroako Iratxeko eta Dueroko zinborioen diseinuaren antzekoak: Zamora, Salamanca eta Toro.

Bereziki, kristologia goraipatzeko erliebe bikainez zizelkatutako frontispizio handia desmontatu zuten, horretarako prestatutako arkupe baten barruan kokatzeko, bost arku irekiz argiztatua. Bertan, sarrera nagusia jarri zen, eta elizpearen gainean apaizetxearekin lotutako gela bat egokitu zen, mendebaldetik atxikita. Kanpandorrea XVI. mendean berreraiki zuten, eta hegoaldeko frontera eraman zituzten berreskuratutako harburutxoak, erlaitzaren azpian.

Ondorioz, jatorrizko fase erromanikotik, absidea eta gurutzadura bere besoekin konserbatzen dira, kapiteletan zizelkatutako erliebeak eta Tetramorfoak dituztenak. Elizpean, nahiz eta jatorrizko frotisetik aldenduta egon, bi tinpanoak nabarmentzen dira, hegoaldeko horman eta arkupearen atzealdean dauden erliebeak. Haren gainean, harburutxo bikainen ilara batek osatzen du Armentiako eskultura erromanikoaren errepertorio aberatsa.

Armentiako basilikako bisita. Arte Erromanikoa.

Kanpoaldea:

Hegoaldeko fatxada: erlaitzaren azpian, hagaburutxu ilara bikaina.

Aker batek harpa jotzen.
Lehoi irenslearen burua.
Dama almenen gainean.
Grylle irudizkoa.

Figuratiboak dira 33: 10 munstro lehoi irenseleak, sirena bat eta grylle kaputxadun bat bezala; 6 hegazti; 8 lauoineko: horietako bat aker bat da, harpa jotzen. Gizakien artean hauek nabarmentzen dira: Pan edo Faunoren burua, Afrikako buru etnikoa, irakurle bat, akrobata bat, Espinario ospetsua eta dama eder bat gaztelu baten almenen gainean.

Espinarioa.
Afrikako buru etnikoa.
Sirena arrain bat besarkatzen.
Faunoaren buru (Pan?).

Absidea

Basilikako elementurik zaharrena da. Zirkuluerdiformako konfigurazio tipikoa, zati batean alboko bi eranskin berantiarrek hartutako. Xake formako inposta batek bi maila bereizten ditu, eta zutabe erdiek zirkuluerdia hiru sektoretan banatzen dute. Hiru leihate estuak arkiboltaz eta irudi enigmatikoak dituzten kapitelez inguratuta daude.

Armentia
Armentia

Barrualdea

Planta

Absidearen barrualdea labe-gangaz estalita dago, eta hiru leihateen txaranbeltzea erakusten du. Lehiate horien kapitelak xaloak dira. Eskuineko leihoan, ezkerreko kapitela nabarmentzen da: gizon agurgarri bat sei lauoinekok inguratzen dute, hiru alde bakoitzean.

Arrano esploratua.
Gizon agurgarri bat sei abere inguratzen.

❹ Gurutze latindarreko oinplanoak jatorrizko gurutzadura mantentzen da, bai eta alboko besoak ere, kanoi zorrotzeko gangaz estaliak. Erdian, zinborioari eusten dioten lau arku toralak daude, zorrotzak eta tolestuak.

Kapitel oso zainduak dituzte zutabeek, landare finez apainduak, grifo hegodunak, arrano esploratuak eta zaldunak zentauro sagitarioen aurka borrokatzen.

Arranoak hegoak zabaltzen.
Zaldunak zentauroen aurka borrokan.

❺ Aholkatzen dugu bista zinboriorantz altxatzea, arku gurutzatuzko ganga batekin, Tetramorfoen irudi bikainek erauzita. Lau aingeru-estatua handi, beren liburu edo errotuluekin, Ebanjelarien sinboloekin identifikatzen dira buruei esker; San Markosen Lehoia, San Lukasen Zezena, San Joanen Arranoa, San Mateoren Aingerua. Gainean, izaera apokaliptikoa duten aingeru tronpetariak, eta behean, jarrera kontrajarriak dituzten lau irudi.

Tetramorfoak: San Juanen arranoa.
Tetramorfoak: San Mateoren aingerua.
Pentecostés
Tetramorfoak: San Markosen lehoia
TTetramorfoak: San Lukasen zezena

❻ Gurutzaduraren hegoaldeko besoan dagoen bataiarria Arabako zaharrenetakoa da. Xumea baina dotorea.

Oin zilindriko sendo baten gainean, profil erdiesferikoa duen kopa agertzen da, baina aho lauangeluarrean amaitzen da. Izkinetan burdinderia imitatzen du eta hondoratutako arkutxo finez apaitzen da. Oinarri gisa zimazio alderantzikatu bat du atxikita , obra erromanikotik berreabilia.

Beso nagusiko nabea XVIII. mendeko birgaitzearen emaitza da, klaustro zaharra eta beste gela batzuk eraitsi zituztenean. Ertz-estalkiak jarri zituzten harlangaitzezko hiru zatien gainean. Sarreraren ondoan, zutabe bikoitzez osatuta daude bi euskarri erromaniko sendo ikus daitezke. Iparraldeko kapitelek felino, otso edo hienen basakeria erakusten dute, asto-txakurkumeak irensteko gai direnak. Erdian, deabruzko buru batek giza biktima bat irensten du.

Felinoak eta deabruaren irudia giza biktimak irensten.

Arkupearen erliebeak, 1776 inguruan birkokatuak

Gabriel goiaingeruak Mariari iragartzea, burutik gabe eta iragarkiak harrituta.Tolestura finak jantzietan, beheko orlan organo-hodi gisa arkatzen direnak.

Gabriel goiaingeruak Mariari iragartzean.

Kristoren Igokundearen tinpano handia zeruetara. Hierarkia handiagoa du eta apostoluen artean zentralitatea, alboko simetriarekin. Hamaiken buruen gainean Zeruko Jerusalem simbolizazten da, eta honen gainean bi aingeru altxatzen dira Kristoaren ondoan, honi estropelia batek burua kendu ziolarik. Goialdean, patriarka bat: Henoc, eta profeta bat: Elias, Jesus bere gorespenean hartzen dute.

Tímpano de Armentia
Kristoren Igokundearen tinpanoa, apostoluez inguratuta.

Zaldun garailea, garaitua zaldiaren hankaren azpian labaitzen. Tunika, gaingiroki, mantu eta ezproiek nobletu egiten dute zaldunaren irudi harroa, Konstantino edo Santiago bezala identifikatu dena, zaldun berak Done Jakue Bidean duen maiztasuna dela eta.

Zaldun garailea.

❶❶ Bildots mistikoaren timpanoa. Erdi Aroko elizgizon baten hilobiaren gainean jarrita dago. Goiko mailan, Juan Bautista eta Isasiasen irudi profetikoak klipeoaren alboetan daude, gurutzean daraman Bildotsa barne. Inskripzioel beren sakrifizio-izaera azpimarratzen dute, “Zeruko Atea” aipatuz. Ateburuak Krismoia goraipatzen du, Gurutzea eta Xristoren hasierako greziarra biltzen dituena, bi aingeruk goratua. Beheko zerrendak Rodrigo de Cascante Gotzaina (1146-1190) aipatzen du, Armentiaren obra datatzeko funtzeskoa datua.

Crismón
Arkumearen tinpanoa. Rodrigo de Cascante gotzainaren aipamena
Huius operis auctores Rodericus episcopus …

❶❷ Bi arku zorrotz, XVIII mendeko zaharberritzean inprobisatutako nohizbeinkako euskarrietan bermatuta: Isaaken aita Abrahamek egindako sakrifizioa identifikatzen duen zutabea, eta bururirk gabeko bi estatua-zutabe, tradizio greko-erromatarreko janzkerekin. Haiek eta hondoko erliebeak Pazko zikloari eskainitako portada handi baten barruan zeuden.

Arku bikoitza Pazko zikloarekin.

❶❸ Ezkerreko arkuaren azpian infernuko irudi izugarriak daude, begi huts, belarri eta adar handiko marmoka izugarri bat nabarmenduz, kondenatu bat eta ihes egin nahi duen beste baten oina irentsiz. Emakume bat ihesi doa, in extremis salbatutako gizon batengana hurbilduta.

Salbatzailea Jesus da eta eszena Descensus ad Inferos edo Anastasisa da: Kristoaren Jaitsiera Linbora, Adan eta Eba eta gainerako justuak itun Zaharretik askatzeko. Azpian, irudi lauso batzuek Jesus Erresuzituaren bi Aparizio kontatzen dituzte.

❶❹ Bi eszenak bat egiten dute Kristoren gorputz etzanaren ardatz horizontalari esker bere hilobian.

Burualdean, Ehorzketa Santua, Nikodemo eta Arimateako Jose baltsamatzen ituzten irudiekin, eta bere Berpizkundea gogorarazten duten bi aingeru oihalekin. Oinaldera Hiru Mariak doaz lurrin heldulekuarekin, baina eserita dagoen aingeruak, distiratsu, berpiztu egin dela iragartzen die. Azpian, hilobiko zaindarien irudi pilatuak, lotan, baina Berpizkundearen nahi gabeko lekukoak.

Kultu-elementuak, Erromanikoaren ondorengoak

Pietatearen sagrario hispaniar-flandestarra.
Pentecostés
Mendekoste. XVI. mendea.

José Javier López de Ocáriz, testua
Carlos Errasti, itzulpena
Ramón Ugarte, argazkiak
Guillermo Aguirre, azaleko argazkia

Similar Posts

Leave a Reply